Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Txokoak
  • Tailerrak
  • Hitzaldiak
  • Barakaldo
  • Berriak
  • Izena eman

HAURRENTZAKO TAILERRAK

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Barakaldo

Azaroaren 6an, ostirala, arratsaldean, “Ibaizabal itsasadarra Zientziak eta Teknologiak ikusita” erakusketari lotutako hiru tailerretan parte hartu ahal izango da.  Tailer horietan uraren garrantzia, ura arazteko aukera, dentsitatearen kontzeptua eta itsasontzien flotagarritasunean duen zerikusia aztertzen dira, bai eta etxeko urpeko baten garapenean ere.

 

ITSASADARREKO URA BERRESKURATZEN

Gaur egun, gure planetan daukagun ingurumen-arazorik handienetako bat uraren kutsadura da. Tailer honetan uraren garrantzia eta ura arazteko aukera aztertuko dira. Ura arazteko hainbat metodo eta material ezagutuko dira, eta etxeko iragazki bat egingo da material arruntekin.

Hizkuntza:  Euskaraz
Norentzat: 5-10 urte bitarteko umeak.
Data eta iraupena: azaroak 6. (50min.)
Ordua: 18:00
Lekua:  Clara Campoamor Zentro Zibikoa

Toki kopuru mugatua.

*Izena ematea ezinbestekoa da. Azaroaren 2tik aurrera. Telefonoz: 944789552 / 944789485 edo E-postaz: ccclaracampoamoraulas@barakaldo.eus (Adierazi:  jarduera, izena, abizenak, NANa eta telefonoa)

 

BILBOKO ITSASADARREAN FLOTATZEN

Dentsitatearen kontzeptua modu atsegin eta dibertigarrian ulertzeko tailerra, uretako esperimentu desberdinak eginez.  Tailerrean ikasiko dugu zergatik flotatzen duten itsasontziek, zergatik flotatzen dugun itsasoko uretan igerilekuan baino hobeto, uraren dentsitatea aldatuko dugu eta koloretako ostadar bat sortuko dugu ur koloreztatua erabiliz, etab. 

Hizkuntza:  Euskaraz
Norentzat: 5-10 bitarteko umeak (pertsona heldu batekin joan beharko dira).
Data eta iraupena:
azaroak 6. (50min.)
Ordua: 17:45
Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa

Toki kopuru mugatua.

*Izena ematea ezinbestekoa da. Azaroaren 2tik aurrera. Telefonoz: 944789552 / 944789485 edo E-postaz: ccclaracampoamoraulas@barakaldo.eus (Adierazi:  jarduera, izena, abizenak, NANa eta telefonoa)

 

URPEKOAK ITSASADARREAN?

Nola izan daiteke urpeko bat itsasoaren sakonean egotea eta sakonetik irten eta hondoratu gabe egon ahal izatea? Tailer honek dentsitatearen kontzeptua aplikatzen du etxeko urpeko ontzi bat egitean. Etxeko urpeko ontzi baten maketa bat egingo dugu, benetako baten printzipio fisiko guztiak beteko dituena, eta, horretarako, plastikozko botila bat bezalako material sinpleak erabiliko ditugu.

Hizkuntza:  Euskaraz
Norentzat: 5-10 bitarteko umeak (pertsona heldu batekin joan beharko dira).
Data eta iraupena:
azaroak 6. (50min.)
Ordua: 18:15
Lekua:  Clara Campoamor Zentro Zibikoa

Toki kopuru mugatua.

*Izena ematea ezinbestekoa da. Azaroaren 2tik aurrera. Telefonoz: 944789552 / 944789485 edo E-postaz: ccclaracampoamoraulas@barakaldo.eus (Adierazi:  jarduera, izena, abizenak, NANa eta telefonoa)

 

*TAILERRAK ETA ONLINE JARDUERAK

Edizio honetan interesdunek online jardueretan parte hartu ahal izango dute.  Inora joan gabe, UPV/EHUko hainbat sailetako ikertzaileek antolatutako zientzia eta teknologiako txokoak birtualki bisitatzeko aukera izango dute.  Era berean, webgunean jarritako hitzaldiak, eta tailerrak ere egin ahal izango dituzte

Jarduera zerrenda
Hurrengo jarduera

Berririk berrienak

  • Badakagu irabazlea "Haikrostiko" matematikoen lehiaketan!
  • ETA "BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN" LEHIAKETAREN LEHENEGO SARIA…
  • BADAUZKAGU ZIENTZIA ASTEKO AURRETIAZKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEEN IZENAK
  • ZIENTZIA ASTEA 2020 LEHIAKETA BERRIEKIN DATOR
  • Zabaldu da Zientzia Astea 2020ko online jardueretan parte hartzeko izen-emate epea
Jarrai gaitzazu
© 2020 Zientzia Astea - XX. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea
Web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan informazioa biltzeko. Cookie hauetako batzuk beharrezkoak dira gure web guneak modu egokian lan egin dezan eta beste batzuk hobetzen laguntzen digute. Web gune hau erabiliz, gure pribatutasun politika onartzen duzu.
Bai, ados nagoEz