BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN: ESKUAK GARBI, GUZTIOK ONIK
Aurten, inoiz baino gehiago, eskuak garbitzeak berebiziko garrantzia du. Eskuak hobekien higienizatzen dituzten ikasleak ezagutzeko, erronka jo diegu Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei. Zertan datza? Musikaren erritmoan, eskuak garbitzeko koreografia bat sortu behar da. Dantzatuko dugu?
ARGAZKI GEOLOGIKOAK
Argazki geologikoen lehiaketa klasiko totala da; aurtengoa hamabigarren edizioa da. DBHko edo Batxilergoko ikaslea bazara, hartu parte eta bidali geologiarekin zerikusia duten zure argazkiak. Bigarren Hezkuntzako 100 ikaslek baino gehiagok eta Batxilergoko 30-40k hartzen dute parte urtero, eta, orotara, 200dik gora argazki bidaltzen dira. Hamabigarren edizio honetan are gehiago jaso nahi genituzke. Animatu!
HAIKROSTIKO MATEMATIKOAK
Badakizu haikrostiko matematikoak idazten? Hasteko, hautatu matematikari loturiko hiru silabako hitzen bat. Bereizi silabak eta ipini itzazu bertikalean, eta osatu hiru lerroko poema bat hiru silabok erabilita, hasieran hautatu den hitza bertikalean irakurgai geratzeko eran. Erraza, ezta? Parte hartu!