Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Txokoak
  • Tailerrak
  • Hitzaldiak
  • Barakaldo
  • Berriak
  • Izena eman

IBAIZABAL ITSASADARRA ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIAK IKUSITA

Jarduera mota: Erakusketa
Egoitza: Barakaldo

ERAKUSKETA

Zientzia astearen XX. edizio honetan, Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Itsamuseumarekin lankidetzan, Bilboko itsasadarrari bere zena ematen dioten ondare naturala, teknologikoa, kulturala eta soziala aldarrikatu nahi dira.

Bai, halaxe da! Ibaizabal itsasadarra izan da, zalantzarik gabe, XIX. mendetik gaur egunera arteko garapen ekonomiko eta giza-garapenaren ardatza. Garapen hori, neurri handi batean zientzia eta teknologiari esker gertatu da. Itsasadarrak, bereziki, meatzaritzaren, burdingintzaren eta ontziolen agerraldi eta loraldia ahalbidetu zituen.

Itsasadarrak, bere ingurua eraldatzeaz gain, berak ere aldaketa handiak izan ditu askotariko elkarreragin eta jardueren ondorioz. Horiek bertako fauna eta floran, bai eta ekosistema dinamiko honetako beste bizitza forma batzuetan ere, eragina izan dute.

Kontu hauei eta beste batzuei buruzko informazio zehatza eta zorrotza aurki dezakezu erakusketa honetan. Bilboko itsasadarrari buruz gehiago jakin nahi duzula? Ez ezazu gal orduan “Ibaizabal itsasadarra Zientziak eta Teknologiak ikusita” erakusketa

Datak: azaroaren 2tik 14ra

Tokia: Clara Campoamor Zentro Zibikoko erakusketa aretoa

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 16:00-21:00

Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00

Sarrera librea, edukiera bete arte.

Lagina osatzen duten infografiak bisita birtualeko esteka honetan ikus daitezke

 

ZIENTZIA ASTEAN JOLASTUZ IKASTEN

Eta Zientzia Astearen berritasun gisa, Hezkuntza Fakultateko ikasle eta irakasleek gure ingurunea gertutik ezagutzeko beren proiektu pedagogikoa aurkezten dute: ZIENTZIA ASTEAN JOLASTUZ IKASTEN. Webgune interaktiboa, joko kooperatibo eta digitalekin, ikasleen gaitasun zientifikoa garatzen laguntzea eta gazteenen artean bokazio zientifikoak sustatzea helburu duena.

Prest al zaude abentura hau bizitzeko?

https://www.xxzientziaasteanjolastuzikasten.org/

 

Jarduera zerrenda
Hurrengo jarduera

Berririk berrienak

  • Badakagu irabazlea "Haikrostiko" matematikoen lehiaketan!
  • ETA "BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN" LEHIAKETAREN LEHENEGO SARIA…
  • BADAUZKAGU ZIENTZIA ASTEKO AURRETIAZKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEEN IZENAK
  • ZIENTZIA ASTEA 2020 LEHIAKETA BERRIEKIN DATOR
  • Zabaldu da Zientzia Astea 2020ko online jardueretan parte hartzeko izen-emate epea
Jarrai gaitzazu
© 2020 Zientzia Astea - XX. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea
Web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan informazioa biltzeko. Cookie hauetako batzuk beharrezkoak dira gure web guneak modu egokian lan egin dezan eta beste batzuk hobetzen laguntzen digute. Web gune hau erabiliz, gure pribatutasun politika onartzen duzu.
Bai, ados nagoEz