ZATOZ ZIENTZIA ASTERA / Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren astea


Zain duzu Zientzia azaroaren 6tik 8ra, Ikusteko, behatzeko eta esperimentatzeko makina bat aukera izango duzu: txokoak, tailerrak, hitzaldiak edo lehiaketak. Eta aurten bestela ezin zitekeenez, guzti horiek online izango dira!

Zuzeneko jardueretarako inskripzioa baherrezkoa izango da, baina gainontzeko eduki guztia webgunean geratuko da nahi duzunean ikus dezazun!

Programatutako ekintzetara konektatzen bazara, ikertzaileek eta irakasleek UPV/EHUn zertan diharduten erakutsiko dizute. Sekulako luxua.

Jarduera guztiak doan eta birtualak izango dira, beraz, ez duzu aitzakiarik, zure zain gaude!


Más información
Alt

Alt image


LEHIAKETAK / Anima zaitez!

ARGAZKI GEOLOGIKOAK

Argazki geologikoen lehiaketa klasiko totala da; aurtengoa hamabigarren edizioa da. DBHko edo Batxilergoko ikaslea bazara, hartu parte eta bidali geologiarekin zerikusia duten zure argazkiak. Bigarren Hezkuntzako 100 ikaslek baino gehiagok eta Batxilergoko 30-40k hartzen dute parte urtero, eta, orotara, 200dik gora argazki bidaltzen dira. Hamabigarren edizio honetan are gehiago jaso nahi genituzke. Animatu!

Lehiaketaren oinarriak

HAIKROSTIKO MATEMATIKOAK

Badakizu haikrostiko matematikoak idazten? Hasteko, hautatu matematikari loturiko hiru silabako hitzen bat. Bereizi silabak eta ipini itzazu bertikalean, eta osatu hiru lerroko poema bat hiru silabok erabilita, hasieran hautatu den hitza bertikalean irakurgai geratzeko eran. Erraza, ezta? Parte hartu!

Lehiaketaren oinarriak

BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN: ESKUAK GARBI, GUZTIOK ONIK

Aurten, inoiz baino gehiago, eskuak garbitzeak berebiziko garrantzia du. Eskuak hobekien higienizatzen dituzten ikasleak ezagutzeko, erronka jo diegu Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei. Zertan datza? Musikaren erritmoan, eskuak garbitzeko koreografia bat sortu behar da. Dantzatuko dugu?

Lehiaketaren oinarriakKoreografia



GURE INGURUAN: Ibaizabal Itsasadarra / Urte honetako ekintza


Zientzia Astearen aurreko asteetan, gure ingurua, haren sekretu eta bitxikeriak ezagutzeko hainbat jarduera antolatu ditugu.

Urriaren 13tik azaroaren 1era arte, Bilboko itsasadarra izango dugu protagonista Bizkaia Aretoan. Gure itsasadar kuttunaren historia, bizi izan dituen mota guztietako eraldaketak eta haren ekosistemara gerturatuko gara. Itsasadarrak gure gizartean izan dituen eragin ekonomiko eta kulturaletan ere arreta jarriko dugu.


Más información



Zientzia club / Mucha ciencia con humor y música

Vuelve Zientzia Club, que este año ya cumple su séptima edición. Charlas y monólogos sobre temas científicos, de la mano de especialistas de la UPV/EHU, en las cuatro ciudades de Zientzia Astea, en Bilbao, San Sebastián, Vitoria-Gasteiz y Barakaldo.

No te lo pierdas. Diviértete y aprende. Si ya conoces Zientzia Club, seguro que repites. Y si te perdiste las pasadas ediciones, ahora tienes una nueva oportunidad.

Si este año quieres acudir, ¡reserva tu butaca! Y recuerda, que podrás seguirlo también por streaming.


Más información

Buscador de actividades / Aquí lo encontrarás

registing

Berririk berrienak / Adi ibili!

Badakagu irabazlea "Haikrostiko" matematikoen lehiaketan!

“Haikrostiko” matematikoen lehiaketa arrakastatsua izan da. Guztira 117 lagunek parte hartu dute eta 149 olerki aurkeztu dituzte hainbat hizkuntzatan: gaztelania, katalana, euskara, frantsesa eta ingelesa. Gainera, hainbat lekutatik etorri dira: Mexikotik Txinara, Europako hiri batzuetatik igarota. Azpimarratzekoa da gazte askok parte hartu

ETA "BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN" LEHIAKETAREN LEHENEGO SARIA…

Zorionak “BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN: ESKUAK GARBI, GUZTIOK ONIK” lehiaketaren irabazlei. – Eloien Santacoloma de El Regato Ikastetxea: – Amaia Orive de Nuestra Señora del Rosario, Dominicas Barakaldo: – Irati Madariaga: In this sense, you may experience, for example, weakening or loss of one

Ohiko galderak / Zalantza barik

Lehiaketa bakoitzaren oinarrietan zehazten da nola eman izena. Zorte on!

Irrika, eta ikasteko eta parte hartzeko gogoa besterik ez da behar. Edonola ere, hartu kontuan jarduera askotan komeni dela adin batetik gora izatea, eta irtenaldietako batzuetan oinetako aproposak beharko direla, etab.

Aurten on-line izango dira ekintza guztiak, pertsonen arteko harremana mugatu ahal izateko.

Bai, batean baino gehiagotan eman dezakezu izena. Hautatu ondo ordutegiak!

Hautatu zenuen jarduerara ezin bazara etorri, erreserbak kudeatzeko zure gakoak erabili ditzakezu baja egiteko. Hala, itxaron zerrendan daudenek lekua izango dute. Eskerrik asko!

Bai, hala zehazten diren jardueretan.

Ezer ez. Doan da.

Beharbada, hau da arrazoia:

  • Ez dituzu bete inprimakian nahitaez bete behar diren eremu guztiak.
  • Ez duzu "Onartu" sakatu Datu Pertsonalen Babesari buruzko Legearen oharrean.
  • Plaza kopurua agortu da.

Arazoa ez bada konpondu, jarri harremanetan gurekin harremanetarako inprimaki erabiliz.

Zalantzarik baduzu? / Gurekin harremanetan jar zaitez

Harreta ordutegia: 09:00-14:30 / 15:30-18:00.

Telefono zenbakia: 946 017 666.

Txokoak eta Jarduerak / Aukera ezazu

Tailerrak

Ekin lanari

Nekazaritza, asmamen jolasak, arkeologia, Marteren esplorazioa, etxean egiteko esperimentuak, eta askoz gehiago.

Lehiaketak

Parte hartu!

Hiru dituzu aukeran: haikrostiko matematikoak, argazki geologikoen lehiaketa eta eskuak garbitzeko koreografia lehiaketa.

Zientzia Txokoak

Ezagutu!

Esperimentatu, galdetu, ulertu, gozatu...
Makina bat txoko zure eskura, ikasi eta gozatzeko.

Hitzaldiak

Entzun

Hitzaldi bizi eta jostagarri hauen bidez, gaur-gaurko gai zientifiko eta sozial askotan jantziko gara. Ikasteko aukera aparta.

Antolatzailea /

Universidad del Pais Vasco

Laguntzaileak /