Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Txokoak
  • Tailerrak
  • Hitzaldiak
  • Barakaldo
  • Berriak
  • Izena eman

WSTA – WOMEN’S SPACE TECHNOLOGY AGENCY

Jarduera mota: Erakusketa
Egoitza: Barakaldo

El Regato ikastetxeko Batxilergo Teknologikoko 10 ikaslek osatzen dute WSTA  -Women’s Space Technology Agency- lantaldea, eta 2019ko First Lego League lehiaketan hartu dute parte.

WSTA taldeak ELEKTROJANTZI berritzaile bat garatu eta aurkeztu zuen. Zehazki, bigarren larruazal gisa balio duen jantzi bat da, gorputzeko puntu jakin batzuetan elektrodo batzuk dituena. Bateria ateragarri baten bitartez, barrualdeko giharrak estimulatzen ditu, eta, hala, mikrograbitateak hezur- eta gihar-masan duen eragina apaltzen da.

13 panel dauzka erakusketak.  Horietatik 3, sarrera-panelak dira, eta gainontzekoak, berriz, taldekideak aurkeztekoak. Paneletan, STEAM eremuarekiko interes goiztiarraz hitz egiten digute, bai eta azaltzen ere bokazioa nola sortu zitzaien, ikasketak nola egin nahi dituzten, zein lanbide izan nahiko luketen eta  nola erabaki zuten WSTA taldean parte hartzea. Esperientzia horrek maila pertsonalean ekarri diena eta bokazioa bideratzeko zeinen lagungarria izan den partekatzen dute.

Datak: azaroaren 2tik 14ra

Tokia: Gurutzetako  Zentro Zibikoko erakusketa aretoa

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 16:00-21:00

Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00

Sarrera librea, edukiera bete arte.

Jarduera zerrenda
Hurrengo jarduera

Berririk berrienak

  • Badakagu irabazlea "Haikrostiko" matematikoen lehiaketan!
  • ETA "BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN" LEHIAKETAREN LEHENEGO SARIA…
  • BADAUZKAGU ZIENTZIA ASTEKO AURRETIAZKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEEN IZENAK
  • ZIENTZIA ASTEA 2020 LEHIAKETA BERRIEKIN DATOR
  • Zabaldu da Zientzia Astea 2020ko online jardueretan parte hartzeko izen-emate epea
Jarrai gaitzazu
© 2020 Zientzia Astea - XX. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea
Web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan informazioa biltzeko. Cookie hauetako batzuk beharrezkoak dira gure web guneak modu egokian lan egin dezan eta beste batzuk hobetzen laguntzen digute. Web gune hau erabiliz, gure pribatutasun politika onartzen duzu.
Bai, ados nagoEz