Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Txokoak
  • Tailerrak
  • Hitzaldiak
  • Barakaldo
  • Berriak
  • Izena eman

BURDINA:  HERRI BATEN KOLOREA

Jarduera mota: Hitzaldia
Egoitza: Barakaldo

Nerbioi itsasadarrarekin lotutako materialik badago, hori burdina da. Zugaztietako meatzeetatik Zubi Esekiraino, Sestaoko Ontzioletatik edo Bizkaiko Labe Garaietatik pasatuz, industrializazio-prozesuaren eragile nagusia izan zen.

Baina burdina meaz betetako orgak eta fundizio gori-goriak baino askoz ere gehiago da. Elementu kimiko hori behar-beharrezkoa izan zen gure arbasoek Santimamiñeko kobetan beren aztarnak uzteko, edo euskal eskultura eskola garatzen hasi ahal izateko XX. mendearen bigarren erdian.

Burdinaren historia artearen historia da. Hitzaldi honetan, aipatu metal honek pigmentuetan, zeramikan, estatuetan, arkitekturan eta, jakina, industria-ondarean dituen erabilerak aztertuko ditugu.

Hizlaria:  Oskar González Mendia, Kimikan doktorea, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia eta Arte Ederretako Fakultateko irakaslea eta dibulgatzaile zientifikoa.

Data: azaroak 4, asteazkena

Ordua: 19:00

Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoko hitzaldi aretoa

Hizkuntza: gaztelania

Iraupena: 60 min

Nori zuzenduta: adin guztietako jendeari

*Leku mugatua, inskripzioa egitea beharrezkoa da.

Urriaren 30etik aurrera.  Telefonoz: 944789552 / 944789485 edo E-postaz: ccclaracampoamorservicios@barakaldo.eus (Adierazi:  jarduera, izena, abizenak, NANa eta telefonoa)

Streaming-ean ere jarraitu ahal izango da

Jarduera zerrenda
Hurrengo jarduera

Berririk berrienak

  • Badakagu irabazlea "Haikrostiko" matematikoen lehiaketan!
  • ETA "BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN" LEHIAKETAREN LEHENEGO SARIA…
  • BADAUZKAGU ZIENTZIA ASTEKO AURRETIAZKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEEN IZENAK
  • ZIENTZIA ASTEA 2020 LEHIAKETA BERRIEKIN DATOR
  • Zabaldu da Zientzia Astea 2020ko online jardueretan parte hartzeko izen-emate epea
Jarrai gaitzazu
© 2020 Zientzia Astea - XX. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea
Web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan informazioa biltzeko. Cookie hauetako batzuk beharrezkoak dira gure web guneak modu egokian lan egin dezan eta beste batzuk hobetzen laguntzen digute. Web gune hau erabiliz, gure pribatutasun politika onartzen duzu.
Bai, ados nagoEz