DBH eta Batxilergoko ikasleentzako dira bisitak, han esperimentuak, erakustaldiak eta jolasak egingo dituzte
Datorren astelehenean, urriak 14, goizeko 9:00etan, irekiko da ikastetxeentzako izen-emate epea, UPV/EHUren XIX. Zientzia Astean parte hartzeko. Izen ematea www.zientzia-astea.eus webgunean egin behar da. Bertan aurkitu ahal izango da Zientzia Asteari buruzko informazio zabala ere. Erreserbak egiteko hurrenkera kontuan hartuko da. Taldeak 15 ikasle baino gutxiagokoak izan behar dira.
Egoitzetan, txokoak egongo dira eta ikastetxeetarako ibilbide pedagogikoak antolatuko dira. Ibilbide horietan, txokoetako adituek gidatutako esperimentuak, jolasak, erakustaldiak eta abar garatuko dira euskaraz eta gaztelaniaz, modu erraz, entretenigarri eta ulergarrian, ikasleak zientzia eta teknologia mundura hurbiltzeko asmoz.
DBH eta Batxilergoko ikasleentzako bisitak azaroaren 6, 7 eta 8an egin ahal izango dira Bilbon eta Barakaldon, eta azaroaren 7 eta 8an Donostian eta Vitoria-Gasteizen. Ordutegia honakoa izango da: goizez: 9:30tik 14:00etara, eta arratsaldez: 15:30etatik 17:00etara
Zientzia Astea ekitaldi ludiko eta pedagogikoa da, eta ekimen honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak gizarteari zientzia hurbildu nahi dio, haren benetako xarma erakutsi eta gazte, heldu eta umeen jakin-mina piztuz. Azaroaren 6tik 10era bitartean Bilbon, eta Barakaldon egingo da XIX. Zientzia Astea, azaroaren 7tik 9ra Donostian eta azaroaren 7tik 10era Vitoria-Gasteizen. Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Barakaldon, Clara Campoamor Zentro Zibikoan; Donostian, Tabakaleran eta, Vitoria-Gasteizen, Bibat Museoan.
Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea 2019 antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.
A systemic review of seven studies found that red ginseng may be effective in treating ED. buy viagra online malaysia Researchers cautioned that more high-quality studies are needed to better determine the potential benefits and risks of this supplement.