Itxaso Hernándezek, Bilboko IES Botikazar BHI-koa , “Columnas Basálticas de Stuölaberg” lanarekin Batxilergo ikasleei zuzendutako lehen saria lortu du. Maite Aramendik, Zumaiako Institutuakoa, “Zeruko Atea” lanarekin eta Alba Hernándezek Bilboko IES Solokoetxe BHI-koa “El Pequeño Cañón” argazkiarekin osatu dute maila honetako podiuma.
Bere aldetik, Mikel Macíasek, Gasteizko IES Miguel de Unamuno BHI-koa, DBH-ko ikaskeei zuzendutako lehen saria lortu du “El Beso de los Camellos” lanari esker. Bigarren postuan sailkatu da Iris Ramos, Abanto-Zierbenako Dolores Ibárruri Institutuakoa, “Goethita” argazkiarekin eta irugarren postua lotu du Ainhoa Monterok, Bilboko Jesuitas Indautxukoa, “Monumento Geológico” lanari esker.
Jasoko dituzten sariak honako hauek dira:
- Lehen Saria: Diploma eta ehudendan erosteko 300 euroko txartela.
- Bigarren Saria: Diploma eta ehudendan erosteko 200 euroko txartela.
- Hirugarren Saria: Diploma eta ehudendan erosteko 100 euroko txartela.
Eskerrik asko parte hartu duten ikasle guztiei!!