Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea zientziaren gizarte-komunikazioko ekitaldirik handienetako bat da, 2001. urtetik hona Euskadin nahiz Europan ospatzen dena.
Zientzia-dibulgazioko ekinbide garrantzitsu honen helburua gizarteari eta iritzi publikoari Euskadik zientzia eta teknologian dituen gaitasun eta ahalmenak ikusaraztea izaten da, eta zientzia eta berrikuntzarako gizarte-ingurune egokiagoa sortzea, produkzio-ereduaren aldaketarantz eta ezagutzan oinarrituriko gizarterantz aurrera egiten lagunduko diguna.
Astea / La Semana proiektuak adin guztietako jendearen eskura jartzen ditu zientzia, teknologia eta berrikuntzako azken aurrerapenak, baita ezagutzaren euskal zentroetan garatzen ari diren ikerketa-ildo nagusiak ere, Euskadiren irudia lurralde berritzaile gisa proiektatuz, egungo erronka sozio-ekonomikoei erantzuteko gai dena.