Eguzki sistemako lekuen artean planeta gorria dugu jakin-min eta lilura handiena sortzen digunetako bat. Horregatik, misio ugari joan dira Martera esplorazioan, eta beste batzuk ere joango dira etorkizunean. Urrutira joan gabe, gu geu ere hurbilduko gara bertara, baina Lurretik mugitu barik.
NASAk berak emandako errealitate areagotuko tresnak erabilita eta eskalan egindako Marteren hainbat erreprodukziorekin, gure auzoko planeta horretara hurbilduko gara. Azken misioek bidalitako datuei esker, haren gainazalaren ezaugarriak ezagutuko ditugu, eta planeta gorriaren erreprodukzio bat ikusiko dugu, 3Dn egina.
Hizkuntza: Gaztelania
Publikoa: 8 urtetik gora (13tik beherakoak heldu batekin joan beharko dira)
Eguna: azaroaren 8an
Ordua: 10:30etan
Iraupena: 75 min.
Plataforma: BlackBoard Collaborate BBC (esteka email bitartez bidaliko zaio parte hartzaile bakoitzari jarduera ospatu aurretik)
Inskripzioa egitea beharrezkoa da.