Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Txokoak
  • Tailerrak
  • Hitzaldiak
  • Barakaldo
  • Berriak
  • Izena eman

ESCAPE ROOM GEOLOGIKOA

Jarduera mota: Tailerra

Ausartzen al zara etxetik irten gabe garai guztietako abentura geologiko handiena bizitzen? Nahi al duzu egun batez geologoa izan eta betirako gogoratu? Beno, ihes gela birtualik onena eskaintzen dizugu. Egin aurre gure erronkei eta ikasi geologia ahalik eta modu onenean, ondo pasatuz. Agintzen dizugu ez zaituela axolagabe utziko.

Hasi aurretik zenbait aholku:
• Jarduera burutzeko, hobe da ordenagailutik jolastea. Gailu mugikorretatik eta tabletetatik egitea posible da, baina “proba” batzuek nolabaiteko zehaztasuna eskatzen dute, eta hori zailagoa da pantaila txikietan edo sagurik gabe lortzea.
• Ahal baduzu, jolastu konexio ona duen leku batetik. Jokoak irudi eta bideo batzuk ditu.
• Fitxa zure arakatzailean konfiguratzea gomendatzen dugu hasten zarenean. Horrela, ez duzu nahi gabe ixten jolasten ari zaren bitartean.
• Jokoa sarrera bat, 5 misio eta azkeneko misio bat ditu eta bertan kodea sartu behar duzu.
• Zenbait probatan erantzuna jokoan bertan bilatu beharko da (adibidez, pantailan klik eginez edo objektuak mugituz), beste batzuentzat, aldiz, interneten bila joan beharko duzu erantzunak bilatzeko.
• Lasai eta pentsatu erantzunak. Huts egiten baduzu, zauden misioa berrabiarazita zigortu zaitezke.
• 5 misio bakoitzaren amaieran sarbidea izango duzu kodearen 5 digituetako bat. Gogoratu zenbaki hori edo bertara eramango zaituen pista aurkitu aurretik misioa ez uztea.
• Batzuetan ikono bat ikusiko duzu bideokamera batekin. Ez dira beharrezkoak jarduera burutzeko, baina landutako gaiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu ditugu.

Hizkuntza: Gaztelania
Publikoa: Jende guztiak parte har dezake
Eguna: azaroaren 6tik aurrera
Esteka: https://view.genial.ly/5f8d38d401a73210ef11a8b3/game-breakout-escape-room-geologico


Berririk berrienak

  • Badakagu irabazlea "Haikrostiko" matematikoen lehiaketan!
  • ETA "BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN" LEHIAKETAREN LEHENEGO SARIA…
  • BADAUZKAGU ZIENTZIA ASTEKO AURRETIAZKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEEN IZENAK
  • ZIENTZIA ASTEA 2020 LEHIAKETA BERRIEKIN DATOR
  • Zabaldu da Zientzia Astea 2020ko online jardueretan parte hartzeko izen-emate epea
Jarrai gaitzazu
© 2020 Zientzia Astea - XX. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea
Web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan informazioa biltzeko. Cookie hauetako batzuk beharrezkoak dira gure web guneak modu egokian lan egin dezan eta beste batzuk hobetzen laguntzen digute. Web gune hau erabiliz, gure pribatutasun politika onartzen duzu.
Bai, ados nagoEz