Etorri eguzki sistemako planetak ezagutzera eta sortu zeurea! Europako Espazio Agentziak (ESA) bidalitako bideo eta materialen bitartez, gure inguruko planetak ezagutuko ditugu. Gainera, porexpanezko bolekin, margoekin eta irudimena barra-barra erabiliz, bestelako munduak sortu ahal izango ditugu, edo eguzki sistemako planetaren bat kopiatu.
Tailerra egiteko honako material hauek eskuragarri izan beharko dituzu:
– Tamaina ezberdinetako poliespaneko bolak
– Tenperak
– Pintzelak
– Txotxak eta brotxeta makilak
– Plastilina
Gomendagarria ez-zikintzeko: amantalak eta paper-zapi hezeak (toailitak)
Hizkuntza: Euskara
Parte hartzaile kopurua: 20 txanda bakoitzena
Publikoa: 8 urteko beherakoak
Eguna: azaroaren 7an
Ordua: 17:30etan
Iraupena: 45 min.
Plataforma: BlackBoard Collaborate BBC (esteka email bitartez bidaliko zaio parte hartzaile bakoitzari jarduera ospatu aurretik)
Inskripzioa beharrezkoa da.