Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Txokoak
  • Tailerrak
  • Hitzaldiak
  • Barakaldo
  • Berriak
  • Izena eman

"Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn” azaroaren 3ra arte irekita

UPV/EHUk 2019ko Zientzia Astearen barruan antolatutako jarduera tematiko honek ilusio optiko eta akustikoen fenomenoa landuko du, azalpen zientifikoak emanda

Zientzia Astea hasi aurreko hiru asteetan, hain zuzen, urriaren 15tik, eta azaroaren 3ra bitartean, ilusioz eta zientziaz beteko da UPV/EHUko Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbo). “Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn” ekitaldiak eskaintzen dituen jarduerek ilusio optiko eta akustikoen mundu miresgarria oso modu interaktibo, jostagarri eta bisualean ezagutzeko aukera emango dute. Bertaratzen direnek jakin ahal izango dute zergatik eta nola gertatzen diren beti aho zabalik uzten gaituzten anomalia horiek.

Erakusketa honek hainbat ilusio mota erakutsiko ditu, eta bertaratzen direnak horiekin esperimentatzera bultzatuko ditu. Fenomeno horiek sinestezinak dirudite, baina badute azalpen zientifikoa; gainera, gure garunaren funtzionamendua hobeto ezagutzen laguntzen digute.  Erakusketaren barruan, ilusio eredu ugari ezagutu ahal izango ditugu; besteak beste, mugimenduarekin lotutakoak, anamorfosiak eta gezurrezkoak diruditen figurak. Matthieu Robert-Ortis eskultore frantses gaztearen bi obra erakutsiko dira (perspektiba ilusioak sortzen dituzten pieza harrigarriak egiten ditu), baita Iberdrola SAk lagatako James Turrell estatubatuarraren holograma bat ere. Mikel Arce UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslearen instalazio akustikoa ere izango da. Hala, agerian utziko da jakintzaren, zientziaren eta, kasu honetan, artearen arlo desberdinak beti erlazionatuta daudela.

Urriko asteburuetan, haurrentzako bi ikuskizun zientifiko egingo dira. ¿Ciencia o magia?, David Ballesteros dibulgatzailearen eskutik, eta Geometría e ilusión con pompas de jabón, Mago Moebiusen eskutik.

Horrez gain, hitzaldiak emango dituzte Manuel Carreirasek (2019ko Espainiako Ikerketa Sariaren irabazlea eta Ikerbasque ikertzailea BCBLn –UPV/EHUren Basque Center on Cognition, Brain and Language–), Amanda Sierrak (Ikerbasque ikertzailea UPV/EHUren Achucharro Basque Center for Neuroscience zentroan) eta Pedro Alegríak (Matematika Saileko irakasle eta ikertzailea UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatean), ilusioen gaia hiru ikuspuntu desberdinetatik aztertzeko: neurobiologia, neurozientzia kognitiboa eta matematika.

Zehazki, hauek dira “Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn” ekitaldiko jarduerak:

A systemic review of seven studies found that red ginseng may be effective in treating ED. viagra online Researchers cautioned that more high-quality studies are needed to better determine the potential benefits and risks of this supplement.

Leave a Comment


Cancel reply

You must be logged in to post a comment.


Berririk berrienak

  • Badakagu irabazlea "Haikrostiko" matematikoen lehiaketan!
  • ETA "BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN" LEHIAKETAREN LEHENEGO SARIA…
  • BADAUZKAGU ZIENTZIA ASTEKO AURRETIAZKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEEN IZENAK
  • ZIENTZIA ASTEA 2020 LEHIAKETA BERRIEKIN DATOR
  • Zabaldu da Zientzia Astea 2020ko online jardueretan parte hartzeko izen-emate epea
Jarrai gaitzazu
© 2020 Zientzia Astea - XX. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea
Web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan informazioa biltzeko. Cookie hauetako batzuk beharrezkoak dira gure web guneak modu egokian lan egin dezan eta beste batzuk hobetzen laguntzen digute. Web gune hau erabiliz, gure pribatutasun politika onartzen duzu.
Bai, ados nagoEz