Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Txokoak
  • Tailerrak
  • Hitzaldiak
  • Barakaldo
  • Berriak
  • Izena eman

GURE INGURUAN: Ibaizabal Itsasadarra

Zientzia Astearen aurreko asteetan, gure ingurua, haren sekretu eta bitxikeriak ezagutzeko hainbat jarduera antolatu ditugu.

Urriaren 13tik azaroaren 1era arte, Bilboko itsasadarra izango dugu protagonista Bizkaia Aretoan. Gure itsasadar kuttunaren historia, bizi izan dituen mota guztietako eraldaketak eta haren ekosistemara gerturatuko gara. Itsasadarrak gure gizartean izan dituen eragin ekonomiko eta kulturaletan ere arreta jarriko dugu.

¡Anima zaitez eta zatoz Bilboko itsasadarrera!

Gogoratu, ekintza guztiak DOAN dira!

ERAKUSKETA

Ibaizabal Itsasadarra Zientziak eta Teknologiak Ikusita.

Zientzia astearen XX. edizio honetan, Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Itsamuseumarekin lankidetzan, Bilboko itsasadarrari bere zena ematen dioten ondare naturala, teknologikoa, kulturala eta soziala aldarrikatu nahi dira.

Bai, halaxe da! Ibaizabal itsasadarra izan da, zalantzarik gabe, XIX. mendetik gaur egunera arteko garapen ekonomiko eta giza-garapenaren ardatza. Garapen hori, neurri handi batean zientzia eta teknologiari esker gertatu da. Itsasadarrak, bereziki, meatzaritzaren, burdingintzaren eta ontziolen agerraldi eta loraldia ahalbidetu zituen.

Itsasadarrak, bere ingurua eraldatzeaz gain, berak ere aldaketa handiak izan ditu askotariko elkarreragin eta jardueren ondorioz. Horiek bertako fauna eta floran, bai eta ekosistema dinamiko honetako beste bizitza forma batzuetan ere, eragina izan dute.

Kontu hauei eta beste batzuei buruzko informazio zehatza eta zorrotza aurki dezakezu Bizkaia Aretoan. Bilboko itsasadarrari buruz gehiago jakin nahi duzula? Ez ezazu gal orduan “Ibaizabal itsasadarra Zientziak eta Teknologiak ikusita” erakusketa.

ORDUTEGIA

  • Astelehenetik larunbatera: 10:00-13:30 eta 16:00-19:30
  • Igandeetan: 10:00-13:30

HITZALDI-SAIOAK

Erakusketaren osagarri modura Bilboko itsasadarrari buruzko bi hitzaldi antolatu ditugu. Hitzaldiok itsasadarraren bilakaera arlo eta ikuspuntu desberdinetatik jorratuko dute. Itsasadarraren inguruaren eraldaketa eta berreskurapena ezagutuko ditugu, bai ur barrukoa eta kanpokoa, baita bi ertzetan zehar hazi dena ere. Bizkaiko estuario handienaren argazki garbia izatea dugu xede.

Bi hitzaldiak Bizkaia Aretoko Baroja gelan eskainiko dira, arratsaldeko 19.00etan.

Sarrera doan, edukiera bete arte.

Urriak 14 “La ría como reflejo de la actividad industrial”.

Jon Ruigómez, Itsamuseumeko zuzendaria, eta Jaio de la Puerta Rueda, UPV/EHUko Ekonomia Historian doktorea, izango ditugu gurekin. Itsasadarraren garapen industrialaz eta horrek gure inguruan izan duen eraginaz mintzatuko dira.

Urriak 20 “Geología y minería en la ría del Nervión”.

Lydia Rodriguez Méndezek eta Pedro Pablo Gil Crespok, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Saileko irakasle ikertzaileak, Bilboko testuinguru geologikoa eta horrek inguruko meatzaritzan izan duen eragina azalduko digute.

Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira eitbko KOSMOS web orrian, esteka hauetan klik eginez.

  • Urriaren 14ko hitzaldia (19:00etan): Esteka.
  • Urriaren 20ko hitzaldia (19:00etan): Esteka.

Segurtasun-neurriak tarteko, eta COVID19aren prebentzio-protokoloari jarraituz, bertaratzen diren guztiek euren datu pertsonalak eta harremanetarako bitartekoa eman beharko dituzte, aretora sartu aurretik.


ARGAZKI LEHIAKETA

Ibaizabal Itsasadarra Zientziak eta Teknologiak Ikusita.

Eta zergatik ukatu? Gure itsasadarrak badu xarma bat, erakargarritasun berezi bat. Bertan, altzairu corten-ez bustitako iragan baten arrastoa aurki dezakegu, gaur egun bere bi ertzetan barrena luzatzen dena. Itsasadarraren bazterrak historiaren uneren batean sozialki banatuta egon ziren; gaur egun, baina, bat egiten dute ezkerraldea eta eskuinaldea uztartzen duten 13 zubiei eta metroari esker.

Gure inguruaren bilakaera gogoan izateko eta jasota uzteko asmoz, gure itsasadarra eraldatu duten gertaera behinenek utzitako arrastoa irudietan jasotzea proposatzen dizuegu, argazkien bidez.

Itsasadarra gertutik ezagutzeko eta gure inguruaz zientziak eta teknologiak ikusita gozatzeko modu aparta. Anima zaitez eta parte hartu!

Informazio gehiago

  • Lehiaketaren oinarriak jaitsi.
  • Irudiak lagatzeko baimena jaitsi.

ZIENTZIA ASTEAN JOLASTUZ IKASTEN

Zientzia Astea 2020ren berritasun gisa, “Zientzia astean jolastuz ikasten” webgune interaktiboa aurkezten dizuegu. Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle talde baten lankidetza baliatuz, Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleentzako joko kooperatibo eta digitalak sortu ditugu. Material didaktikoaren helburu nagusia ikasleen gaitasun zientifikoa garatzen laguntzea eta gaztetxoen artean bokazio zientifikoak sustatzea da.

Gure ingurunearen osasuna kolokan dago eta zaindu behar dugu. Baina jardun hau era egokian egiteko, lehenik eta behin, ingurunea ezagutu eta gizakion ekintzek bere gainean duten eragina ikertu behar da. Horrela ingurunea ulertu eta erantzun egoki bat emango diogu, hau da, ondo zaintzeko neurri egokiak hartuko ditugu. Abentura hau bizitzeko prest bazaude, eta Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikaslea bazara, ondoren 7 joko interaktiboetan parte hartzeko aukera izango duzu. Gogoratu, elkarlanean eta auzolanean emaitzak bikoiztu egiten dira!

Hasi jokatzen! Hasi Gure Ingurunea ezagutzen eta zaintzen!

  • Informazio gehiago: Esteka.

Berririk berrienak

  • Badakagu irabazlea "Haikrostiko" matematikoen lehiaketan!
  • ETA "BAKTERIO-EHIZTARIAK LANEAN" LEHIAKETAREN LEHENEGO SARIA…
  • BADAUZKAGU ZIENTZIA ASTEKO AURRETIAZKO ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEEN IZENAK
  • ZIENTZIA ASTEA 2020 LEHIAKETA BERRIEKIN DATOR
  • Zabaldu da Zientzia Astea 2020ko online jardueretan parte hartzeko izen-emate epea
Jarrai gaitzazu
© 2020 Zientzia Astea - XX. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea
Web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan informazioa biltzeko. Cookie hauetako batzuk beharrezkoak dira gure web guneak modu egokian lan egin dezan eta beste batzuk hobetzen laguntzen digute. Web gune hau erabiliz, gure pribatutasun politika onartzen duzu.
Bai, ados nagoEz