Lekua: Tabakalera. Z aretoa Data: 2023ko azaroaren 10a (ostirala), 19:30 Iraupena: 90 minutu Sarrera librea lekua bete arte (120 lagun) |
Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? UPV/EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.
Zientzia eta UPV/EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.
Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:
Plastikoa, aingerua ala deabrua?
Iván Álvarez Arguiñano
Hizkuntza: euskara Publikoa: guztientzat |
Paperezko edo oihalezko poltsak plastikozkoak baino ekologikoagoak dira, ezta?
Agian ez dago hain argi. Bakarrizketa honetan poltsa mota desberdinen inpaktu ekologikoa alderatuko dugu eta planetaren osasunean duten eragina deskubrituko dugu.
Eiffel Dorre txiki bat nahi duzu? Nik inprimatuko dizut
Daniel Estevez Caro
Hizkuntza: gaztelania Publikoa: publiko heldua |
Inoiz pentsatu duzu nola funtzionatzen duten 3D inprimagailuek, edo zertarako erabil daitezke? Pentsatu al duzu inoiz fabrikazio-teknika honekin zer lor daitekeen? Hitzaldi honetan saiatuko naiz galdera hauei modu atsegin eta dibertigarrian erantzuten, mundu interesgarri honetara hurbiltzeko aukera emanez.
Ez duzu ikusten? Nola ikusten duzu? Ba, ikusi…
Esteban Jacob Taquet
Hizkuntza: gaztelania Publikoa: guztientzat |
Begiaz eta ikusmenaz hitz egingo dut. Optika ezagutzaren adar oso interesgarria da, eta hainbat alderdi ditu. Begia hain tresna optiko perfektua denez, Darwinek bere eboluzioaren teoria bera ere zalantzan jarri zuen. Ikusmenaren oinarrizko printzipio optikoak sinpleak dira, baina garuna nahasten da, eta horrek nahastu egiten gaitu ikusten duguna ulertzeko unean. Askotan laguntzen digun arren, beste askotan engainatu egiten gaitu. Horri buruz hausnartuko dugu.
Beldurrez hil?
Arima Rodríguez Echebarria
Hizkuntza: gaztelania Publikoa: guztientzat |
Maitasun-gorroto harremana dugu beldurrarekin. Pikantearekin gertatzen dena bezalakoa da: gustatzen zaigu, baina izutu egiten gaitu eta gaizki pasatzen dugu. Hala ere, horrek are gehiago erakartzen gaitu. Baina… zer da beldurra? Nola funtzionatzen du? Eta… beldurrez hilko ginateke? Deskubritu dezagun!
180 mililitro ur, asko ala gutxi da?
Jon Mattin Matxain
Hizkuntza: euskara Publikoa: guztientzat |
Gizakiok gure egunerokotasunean ditugun neurrietara egokituta gaude. Tamainak, abiadurak, pisuak, denborak… gure eskalan ongi ulertzen ditugu. Naturan, ordea, tamaina ala denbora eskalak oso desberdinak izan daitezke. Eskala batzuk, adibidez, denbora tarte luzeak behar dituzte, gertakari geologikoen kasu. Beste batzuk, ordea, oso azkarrak izan daitezke, molekulen bibrazioen kasu. Bakarrizketa honetan hau guztia islatuko da 180 mililitro ur erabiliz, gutxi gora behera edalontzi arrunt batean sartzen den ur kantitatea, alegia.
Mikrouhinekin dantzan
Idoia Mugica Mendiola
Hizkuntza: euskara Publikoa: guztientzat |
Mikrouhin labea, asmakizun aparta edo oraindik ere beldurra diogu? Saio honetan etxeko laborategian sartuko gara, bertan topa dezakegun tresna honen misterioak behin betiko argitzeko. Ikusiko dugun bezala dantza saio bat egin beharko dugu ere mikrouhin labera sartzean zer gertatzen zaion janariari benetan ulertzeko.
Zizare baten burmuina
Ibon Cancio
Hizkuntza: euskara Publikoa: guztientzat |
Monologoan itsas bailiabide biologikoak aitzakitzat hartuta kontatuko dut zergatik “zizare baten burmuina” dugula aurpegiratzen zaigunean, ez da kontuan hartzen itsas zizareak neurozientziei egin diezaioketen ekarria. Zer ikasi dezakegu Platynereis zizarearen nerbio-sitematik gure burmuina ulertzeko lagungarri izango zaiguna? Nahikotxo!