Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2024
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Edizioak
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Zientzia Club

Jarduera mota: Ikuskizuna
Egoitza: Barakaldo
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman

Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa. Auditorioa
Data: azaroaren 9a, osteguna, 19:00
Iraupena: 90 minutu
Izen-ematea: Ez da aldez aurretik izena eman behar. Sarrera librea edukiera bete arte

Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? UPV/EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.

Zientzia eta UPV/EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.

Zizare baten burmuina

Ibon Cancio

Hizkuntza: euskara
Publikoa: guztientzat

GJH 3. Osasuna eta ongizatea GJH 13. Klimaren aldeko ekintza GJH 14. Itsaspeko bizitza

Monologoan itsas bailiabide biologikoak aitzakitzat hartuta kontatuko dut zergatik “zizare baten burmuina” dugula aurpegiratzen zaigunean, ez da kontuan hartzen itsas zizareak neurozientziei egin diezaioketen ekarria. Zer ikasi dezakegu Platynereis zizarearen nerbio-sitematik gure burmuina ulertzeko lagungarri izango zaiguna? Nahikotxo!!!


Zergaitik txakurrek hankarteak usaintzen dituzte?

Ainhoa Isla Lopez

Hizkuntza: euskara
Publikoa: guztientzat

GJH 16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Bakarrizketa honen helburua da, giro lasai batean, entzuleek txakurren usaimen ahalmenaren berri jakitea. Horretarako usainekin jolastuko dugu, kimikako kontzeptu basiko batzuk bereganatuz.


Ez duzu ikusten? Nola ikusten duzu? Ba, ikusi…

Esteban Jacob Taquet

Hizkuntza: gaztelania
Publikoa: guztientzat

GJH 4. Kalitateko hezkuntza GJH 7. Energia eskuragarria eta ez-kutsagarria GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Begiaz eta ikusmenaz hitz egingo dut. Optika ezagutzaren adar oso interesgarria da, eta hainbat alderdi ditu. Begia hain tresna optiko perfektua denez, Darwinek bere eboluzioaren teoria bera ere zalantzan jarri zuen. Ikusmenaren oinarrizko printzipio optikoak sinpleak dira, baina garuna nahasten da, eta horrek nahastu egiten gaitu ikusten duguna ulertzeko unean. Askotan laguntzen digun arren, beste askotan engainatu egiten gaitu. Horri buruz hausnartuko dugu.


Mugitzen garena gara?

Leyre Gravina Alfonso

Hizkuntza: gaztelania
Publikoa: publiko heldua

GJH 3. Osasuna eta ongizatea GJH 5. Genero berdintasuna

Jarduera fisikoari, elikadurari eta jasangarritasunean eta planetan duen eraginari buruzko bakarrizketa. Gai horiek umorez lantzen dira, ikus-entzuleek eguneroko ohiturak, arruntak izateaz gain, barregarriak ere izan daitezkeela hausnartzeko. Hori bai, planetaren osasunari argi eta garbi eragiten diotenez, parte-hartzaileek hausnartuko dute gure mundua ez ezik, gure osasuna ere hobetzeko.


Eiffel Dorre txiki bat nahi duzu? Nik inprimatuko dizut

Daniel Estevez Caro

Hizkuntza: gaztelania
Publikoa: publiko heldua

GJH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Inoiz pentsatu duzu nola funtzionatzen duten 3D inprimagailuek, edo zertarako erabil daitezke? Pentsatu al duzu inoiz fabrikazio-teknika honekin zer lor daitekeen? Hitzaldi honetan saiatuko naiz galdera hauei modu atsegin eta dibertigarrian erantzuten, mundu interesgarri honetara hurbiltzeko aukera emanez.


Gizakia animalia bat da…

Iker Badiola Etxaburu

Hizkuntza: euskara
Publikoa: guztientzat

GJH 3. Osasuna eta ongizatea

“Gizakia animalia bat da…”. Esaldi hau amaitu gabe dago, eta hortik abiatuta, bakarrizketa honen egilea XXI. mendeko gizakien ongizatearekin eta bizi-kalitatearekin lotutako hainbat hausnarketa plazaratzen saiatuko da.


Jupiter, heroia ala bilaua?

Naiara Barrado

Hizkuntza: euskara
Publikoa: guztientzat

Gauza asko ezagutzen ditugu Jupiterri buruz ideario orokorrean daudenak, baina beste asko ez dira ezagutzen, eta beste asko, ezta “gaiaz dakigunok” ere ez dakigu. Bestalde, gauza batzuk ezagutzen ditugula uste dugu, baina agian ez dira egiazkoak. Adibidez, nahiko zabalduta dago Jupiter dela gure aterki kosmikoa, baina hala al da, benetan?

 

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2023 Zientzia Astea - XXIII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea

Datu pertsonalen tratamendu datuak babesteko arautegia

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erreglamenduko 13. artikuluarekin bat etorrita (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erreglamendua), honen bidez jakinarazi nahi dizut zure datuak UPV/EHUren erantzukizunpeko fitxategian gordeko direla, eta, era berean, honen berri ere eman nahi dizut:

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Datu tratamenduaren arduraduna Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea.
Datu tratamenduaren helburua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea izenburudun programan antolatzen dituen lehiaketa eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen gestioa. Hurrengo edizioei buruzko informazioa eta zientziaren zabalkundearekin zerikusia daukaten jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.
Datu tratamenduaren legitimazioa Zure adostasuna. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Era berean, informazioa bidaltzeko ere, zure adostasuna izango da oinarri.
Datu tratamenduaren hartzaileak Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legez agindu ezean.
Eskubideak Datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez.
Informazio osagarria Babestu

Datuen babesari buruzko informazio osagarria

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea IFK: Q4818001B.
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa – Bizkaia.
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea izenburudun programan antolatzen dituen lehiaketa eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen gestioa.

Hortaz, behartuta zaude datu pertsonalak ematera, datu horiek gabe ezinezkoa izango baituzu Zientzia Asteko jardueretan parte hartu.

Bestalde, helburua da, zure baimenarekin, EHUalumnirekin zerikusia daukaten beste jarduera eta programa batzuei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz.

Era berean, helburua da, zure baimenarekin, hurrengo edizioei buruzko informazioa eta zientziaren zabalkundearekin zerikusia daukaten jarduerei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuen argitan.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikaziorako datuak: NAN/IFK, izen-abizenak, helbidea (posta helbidea eta elektronikoa), telefono zk. eta sinadura.
  • Datu pertsonalak: jaiotze data, jaiotze lekua, sexua, adina eta nazionalitatea.
  • Egoera sozialari buruzko datuak: zaletasunak eta bizitza estiloa.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Tratamenduaren legezko oinarria da adierazitako helburuetarako adostasun esplizitua eman duzula. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Hartzaileak

Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie hirugarrenei lagako tratamendu honen xede den daturik, legeak agindu ezean.

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako. Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten denean, eskubidea duzu zure datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, eta beste arduradun bati emateko datuok.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko,e do balizko erreklamazioak aldezteko.

Informazioa bidaltzeko tratatzen diren datuen kasuan, UPV/EHUk helburu horietarako erabiltzeari utziko dio erabilera horren kontra zaudela adierazten duzun unean.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak:

http://www.ehu.eus/babestuEra berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean:

http://www.avpd.euskadi.eus