Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2024
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Edizioak
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Zientzia Club

Jarduera mota: Ikuskizuna
Egoitza: Vitoria-Gasteiz
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman

Lekua: Bibat Museoa. Auditorioa
Data: 2023ko azaroaren 10a (ostirala), 19:00
Iraupena: 60 minutu
Sarrera librea lekua bete arte (93 lagun)

Umorea, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia eta ordutik arrakasta ziurtatuta dago urtero. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? UPV/EHUko ikertzaileek ikuskizuneko egileak eta protagonistak dira. Bakarrizketa bat izan daiteke, solasaldi bat, ikuskizun bat, edo horien guztien arteko nahasketa ezin hobea. Xedea da beren ikerketak edo gaurkotasun-gaiak azaltzea.

Zientzia eta UPV/EHUn egiten den ikerketa-lana zabaltzeko era dibertigarria, dudarik gabe.

Aurten honako bakarrizketa hauek izango ditugu:

I want to break Free

Bittor Rodríguez Rivera

Hikuntza: euskara
Publikoa: guztientzat

GJH 3. Osasuna eta ongizatea GJH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Freddy Mercury bezala karakterizatua, elikagaiek “zerbait izan behar zutela” (omega 3, oliba-olioa, bitaminak, mineralak, fitoesterolak…) aipatu ondoren heldu den moda berria deskribatuko dut. Kontua da orain “ez dutela ezer izan behar” (laktosa, glutena, kontserbatzaileak, koloratzaileak, pestizidak…). “FREE FROM FOOD” edo “Free” elikagaien moda da.

Queen taldeko abestiez lagunduta eta ironiaz, sarkasmoaz eta umorearen laguntzaz, moda berri honen egiak, bitxikeriak eta zentzugabekeriak azalduko ditut.


Zergaitik txakurrek hankarteak usaintzen dituzte?

Ainhoa Isla Lopez

Hikuntza: euskara
Publikoa: guztientzat

GJH 16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Bakarrizketa honen helburua da, giro lasai batean, entzuleek txakurren usaimen ahalmenaren berri jakitea. Horretarako usainekin jolastuko dugu, kimikako kontzeptu basiko batzuk bereganatuz.


Astro-linguistika. Zergatik ez dute estralurtarrek hitzik “kontatzen”?

Alejo Alcaraz

Hikuntza: gaztelania
Publikoa: guztientzat

Iker Jimenezek igandero iragartzen zuen bezala, gutxien pentsatutako egunean OVNI bat lurreratuko da Etxe Zurian. Txantxa gutxi! Covidaren kasuan asmatu bazuen, estralurtarrak heltzeko zorian daude. Lur hartu eta gero, gu esklabo bihurtzeko inolako interesik erakusten ez badute, lehen kontaktua hasiko da. Une horretan, “La Llegada” (Villeneuve, 2016) filmean gertatzen den bezala, denok galdera berberak egingo dizkiogu geure buruari: zer demontre “hitz egiten dute” izaki hauek? Ulertu ahal izango ditugu? Ulertuko al digute? Eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa: zergatik ibiltzen dira erdi biluzik galaxia osotik ?

Nahiz eta ezinezkoa den aurreikustea nola hitz egingo duten, giza hizkuntzaren azterketa zientifikoak galdera hau erantzuteko behar diren tresnak eskaintzen dizkigu. Izan ere, arlo honetako aurrerapen garrantzitsuenetako bat edozein giza hizkuntzaren ezaugarri diren propietate matematikoak aurkitzea izan da. Eredu matematiko horren barruan, geure buruari galde diezaiokegu zer den posible eta zer ez giza hizkuntzan eta, ondorioz, gizakiarena ez den hizkuntza batean.

Bakarrizketa honen helburua, beraz, ezagutza hau publiko orokorrari hurbiltzea da. Horretarako, zientzia-fikziozko zinemak hizkuntza estralurtarren inguruan garatu dituen ideietako batzuk erabiliko ditugu erreferentzia gisa, eta giza hizkuntzaren egiturari eta bilakaerari buruz gaur egun ezagutzen dugunarekin alderatuko ditugu ideia horiek.


Mugitzen garena gara?

Leyre Gravina Alfonso

Hikuntza: gaztelania
Publikoa: publiko heldua

GJH 3. Osasuna eta ongizatea GJH 5. Genero berdintasuna

Jarduera fisikoari, elikadurari eta jasangarritasunean eta planetan duen eraginari buruzko bakarrizketa. Gai horiek umorez lantzen dira, ikus-entzuleek eguneroko ohiturak, arruntak izateaz gain, barregarriak ere izan daitezkeela hausnartzeko. Hori bai, planetaren osasunari argi eta garbi eragiten diotenez, parte-hartzaileek hausnartuko dute gure mundua ez ezik, gure osasuna ere hobetzeko.


Zer gertatzen da urrearen kolorearekin eskala nanometrikoan?

Alba Jumbo

Hikuntza: gaztelania
Publikoa: guztientzat

Ohituta gaude urrearen kolore hori eta metalikora egunerokoak zaizkigun objektuetan, baina zer gertatzen da urrezko estrukturekin 1-100 nm tartean? Urrezko nanopartikulen disoluzioek kolore desberdinak dituzte, gorriaren, urdinaren edo marroiaren artean alda daitezkeenak. Kolore hauek urrezko nanoegituren tamainaren eta formaren araberakoak dira. Urrezko atomoak antola daitezke esferak, hagaxkak, izarrak, bipiramideak, kuboak, dekaedroak eta abar bezalako formak lortzeko. Eta bi propietate horiek estu-estu lotuta daude soluzioak duen kolorearekin.


Garuneko zelulak

Ane Escobar

Hikuntza: euskara
Publikoa: guztientzat

Garunari buruz hitz egiten dugunean neuronetan pentsatzen dugu, baina zelula mota gehiagoz osatuta dago. Garuneko zelula multzoa, neuronez gain, “glia” izenez ezagutzen da. Multzo honetan oligodendrozito izeneko zelulak daude, mielina sintetizatzeaz arduratzen diren zelula glialak. Sustantzia hau mielina-zorroak eratzen ditu, neuronen axoiak estaltzen. Egitura hau isolatzaile gisa funtzionatzen du, kable baten estaldura izango balitz bezala, informazio azkar bidai dadin garunean. Bere falta, adibidez, esklerosi anizkoitzaren kausa da.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2023 Zientzia Astea - XXIII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea

Datu pertsonalen tratamendu datuak babesteko arautegia

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erreglamenduko 13. artikuluarekin bat etorrita (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erreglamendua), honen bidez jakinarazi nahi dizut zure datuak UPV/EHUren erantzukizunpeko fitxategian gordeko direla, eta, era berean, honen berri ere eman nahi dizut:

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Datu tratamenduaren arduraduna Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea.
Datu tratamenduaren helburua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea izenburudun programan antolatzen dituen lehiaketa eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen gestioa. Hurrengo edizioei buruzko informazioa eta zientziaren zabalkundearekin zerikusia daukaten jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.
Datu tratamenduaren legitimazioa Zure adostasuna. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Era berean, informazioa bidaltzeko ere, zure adostasuna izango da oinarri.
Datu tratamenduaren hartzaileak Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legez agindu ezean.
Eskubideak Datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez.
Informazio osagarria Babestu

Datuen babesari buruzko informazio osagarria

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea IFK: Q4818001B.
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa – Bizkaia.
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea izenburudun programan antolatzen dituen lehiaketa eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen gestioa.

Hortaz, behartuta zaude datu pertsonalak ematera, datu horiek gabe ezinezkoa izango baituzu Zientzia Asteko jardueretan parte hartu.

Bestalde, helburua da, zure baimenarekin, EHUalumnirekin zerikusia daukaten beste jarduera eta programa batzuei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz.

Era berean, helburua da, zure baimenarekin, hurrengo edizioei buruzko informazioa eta zientziaren zabalkundearekin zerikusia daukaten jarduerei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuen argitan.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikaziorako datuak: NAN/IFK, izen-abizenak, helbidea (posta helbidea eta elektronikoa), telefono zk. eta sinadura.
  • Datu pertsonalak: jaiotze data, jaiotze lekua, sexua, adina eta nazionalitatea.
  • Egoera sozialari buruzko datuak: zaletasunak eta bizitza estiloa.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Tratamenduaren legezko oinarria da adierazitako helburuetarako adostasun esplizitua eman duzula. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Hartzaileak

Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie hirugarrenei lagako tratamendu honen xede den daturik, legeak agindu ezean.

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako. Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten denean, eskubidea duzu zure datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, eta beste arduradun bati emateko datuok.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko,e do balizko erreklamazioak aldezteko.

Informazioa bidaltzeko tratatzen diren datuen kasuan, UPV/EHUk helburu horietarako erabiltzeari utziko dio erabilera horren kontra zaudela adierazten duzun unean.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak:

http://www.ehu.eus/babestuEra berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean:

http://www.avpd.euskadi.eus