Zientzia Astea
  • Es
  • Eu
UPV/EHU IZEN EMATEAK 2024
  • Es
  • Eu
Aldatu erreserba
Txokoen erreserba. Ikastetxeak
  • Info
    • Zer da Zientzia Astea?
    • Harremanetan
  • Bilbo
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz
  • Barakaldo
  • Edizioak
    • 2022ko Edizioa
    • 2021ko Edizioa
    • 2020ko Edizioa

Familientzako esperimentuak

Jarduera mota: Tailerra
Egoitza: Barakaldo
Inskripzioa ez da beharrezkoa
Izena eman
Izena eman

Lekua: Clara Campoamor Zentro Zibikoa
Data eta Ordutegia: 2023ko azaroaren 11 (larunbata), 11:45 – 13:45 (euskara, gaztelania)
Publikoa: Familia osoari zuzendua. Adineko bat (aita/ama/tutorea) adingabe batekin edo birekin, gehienez, 4-5 urtetik gorakoak
Iraupena: 3 saio/txandak ordu erdiro
Izen-ematea: Ez da beharrezkoa aurretiaz izena ematea. Edukieraren arabera mugatua

Irakasleak: ZIENTZIAPOLIS

Zientzia Astean ardatz izango den gaiarekin lotutako esperimentuak eta erakustaldiak: Osasun Planetarioa, osasuna eta jasangarritasuna – Salud Planetaria, salud y sostenibilidad

Familia osoa joateko gune irekia. Edukieraren arabera, 3 standetako batean proposatutako esperimentu eta erakustaldietan parte hartu ahal izango da.

URAREN ANALISIA ETA TRATAMENDUA

Esperimentu sinple bat egingo dugu gure eguneroko ekintzek eta industriakoek nola kutsatzen duten ibaietako eta itsasoetako ura ulertu ahal izateko.

Ondoren, zerrenda erreaktiboen bidez, gure inguruneko uraren parametro batzuk aztertuko ditugu, hala nola pH-a, alkalinotasuna edo mineral jakin batzuen kantitatea.

Amaitzeko, ura tratatzeko prozesua azalduko dugu eta etxeko iragazki bat egingo dugu.

LANDAREEN GARRANTZIA

Edateko ura eta lurzorua mantentzeko ez ezik, oxigenoa ekoizteko ere landaretzak duen garrantziaz mintzatuko da.

Esperimentu erraz batzuk egingo dira.

Lehenengoak landaredia zaintzearen garrantzia azpimarratuko du, lurzoruen higadura, eta, ondorioz, uren kutsadura ere saihesteko.

Bigarrenean, landareek gure bizitzarako beharrezkoa den oxigenoaren ekoizpenean duten eragina aztertuko dugu.

Hirugarren esperimentuan klorofila erauziko dugu; pigmentu horri esker, landareek fotosintesia egin dezakete, eta, horrela, oxigenoa sortu.

Gainera, mikroskopioan landare-zelulen egitura ikusi ahal izango dugu.

BEROTEGI-EFEKTUA ETA OZEANOEN KUTSADURA

Berotegi-efektua modu naturalean gertatzen da Lurrean; giza jardueren ondorioz, batez ere erregai fosilak erretzearen eta deforestazioaren ondorioz sortzen den arazoa da, gas gehiegi pilatzen baita. Hori gertatzen denean, tenperaturak gehiegi igotzen dira eta Lurreko bizitza mehatxatu egiten da.

Efektu hori erreproduzitu, eta ikusiko dugu nola eragiten dien izaki bizidunen bizitzari eta tenperaturari.

Gainera, eguzki-izpiekin gertatzen dena ere erreproduzituko dugu ozeano garbi batean sartzean, eta petrolioz, plastikoz eta beste substantzia kutsatzaile batzuez kutsatutako ozeano batean sartzean gertatzen dena alderatuz.

Jarduera zerrenda Hurrengo jarduera

© 2023 Zientzia Astea - XXIII. Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea

Datu pertsonalen tratamendu datuak babesteko arautegia

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erreglamenduko 13. artikuluarekin bat etorrita (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erreglamendua), honen bidez jakinarazi nahi dizut zure datuak UPV/EHUren erantzukizunpeko fitxategian gordeko direla, eta, era berean, honen berri ere eman nahi dizut:

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Datu tratamenduaren arduraduna Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea.
Datu tratamenduaren helburua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea izenburudun programan antolatzen dituen lehiaketa eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen gestioa. Hurrengo edizioei buruzko informazioa eta zientziaren zabalkundearekin zerikusia daukaten jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.
Datu tratamenduaren legitimazioa Zure adostasuna. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean. Era berean, informazioa bidaltzeko ere, zure adostasuna izango da oinarri.
Datu tratamenduaren hartzaileak Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legez agindu ezean.
Eskubideak Datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez.
Informazio osagarria Babestu

Datuen babesari buruzko informazio osagarria

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea IFK: Q4818001B.
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa – Bizkaia.
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea izenburudun programan antolatzen dituen lehiaketa eta jardueretan parte hartzen duten pertsonen gestioa.

Hortaz, behartuta zaude datu pertsonalak ematera, datu horiek gabe ezinezkoa izango baituzu Zientzia Asteko jardueretan parte hartu.

Bestalde, helburua da, zure baimenarekin, EHUalumnirekin zerikusia daukaten beste jarduera eta programa batzuei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz.

Era berean, helburua da, zure baimenarekin, hurrengo edizioei buruzko informazioa eta zientziaren zabalkundearekin zerikusia daukaten jarduerei buruzko informazioa bidaltzea posta elektronikoz zein ohiko postaz.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuen argitan.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Identifikaziorako datuak: NAN/IFK, izen-abizenak, helbidea (posta helbidea eta elektronikoa), telefono zk. eta sinadura.
  • Datu pertsonalak: jaiotze data, jaiotze lekua, sexua, adina eta nazionalitatea.
  • Egoera sozialari buruzko datuak: zaletasunak eta bizitza estiloa.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Tratamenduaren legezko oinarria da adierazitako helburuetarako adostasun esplizitua eman duzula. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Hartzaileak

Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie hirugarrenei lagako tratamendu honen xede den daturik, legeak agindu ezean.

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako. Tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten denean, eskubidea duzu zure datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, eta beste arduradun bati emateko datuok.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko,e do balizko erreklamazioak aldezteko.

Informazioa bidaltzeko tratatzen diren datuen kasuan, UPV/EHUk helburu horietarako erabiltzeari utziko dio erabilera horren kontra zaudela adierazten duzun unean.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak:

http://www.ehu.eus/babestuEra berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean:

http://www.avpd.euskadi.eus